Abuztuan igeriketa egiteko, bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 24a, 02:00

Bihar bukatuko da izena emateko epea, kiroldegiko abuztuko igeriketa ikastaroetan. Abuztuaren 1etik 31ra izango dira ikastaroak, adinaren arabera multzokatuta, astegunetan goizero (3 eta 4 urtekoetan izan ezik). Kiroldegiko bulegoetan apuntatu behar da, eta plaza kopurua baino jende gehiago apuntatuz gero, ostegunean egingo dute zozketa, eguerdiko 12:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!