Abuztuaren 6an, eta ez datorren astelehenean atzo jarri bezala, izango dute hurrengo zita odol emaileek, Hernaniko anbulatorioan, ordutegi zabalagoarekin; 18:00etan hasi, eta 20:30ak arte. Eta emaile ez direnei ere luzatu diete deia: «odola emateak ez du inongo kalterik egiten. Onura ekar diezaioke emaileari, odola berritzen laguntzen duelako, eta hori oso ona da».