Marta Igarriz, bigarren gradura

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 24a, 02:00

Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak bigarren graduko erregimenera pasatu du Marta Igarriz Izeta euskal preso hernaniarra, EPPK-ko kidea. Orain hilabete batzuk EPPK-koak gradu progresioaz eskaerak egiten hasi zirenetik onartu den lehen eskaera da, eta Kalera Kalerak uste du auto horren bidez «espetxe arloko blokeo politika aldatzen hasi dela». Igarriz Castelloko espetxean dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!