GazteBizilagunak taldeak, astero ekintza bana antolatu du; eta atzo bertan izan zen aurrenekoa. Tenis, saskibaloia, pala, badminton eta futbolean aritu ziren 10 gazte Latsunbeko kirol gunean. Zortzi mutil eta bi neska izan ziren; Argentina, Bangladesh, Maroko, Algeria eta Euskal Herrikoak, alegia.