6.000garren alea kaleratu du gaur Hernaniko Kronikak

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 25a, 02:00

Hemezortzi urte bete ditu Hernaniko Kronikak ekaina­ren 23an. 2000 urtean sortu zen, hiru oinarri nagusirekin: herriko informazioa jaso eta ema­tea, euskeraren nor­ma­lizazioan era­gitea eta gizarte inte­gra­zioan eragitea. Oinarri horiei sendo eutsiz, eboluzioa eten­gabea izan da. Hamabost urte daramazki Hernaniko Kronikak kalean, eta horren adierazle da gaurko zenbaki borobila: 6.000garren alea.

Izan Kronikalari
Adin nagusi den ho­netan, aurrera egiteko nahia eta beharra dauka. Eta hori ezin da egin, irakurle eta herritarren laguntzarik gabe; hau da, Kronikalarien babesik gabe. Irakurle gisa, Kronika proiektua babesteaz gain, diruz lagundu nahi duenak, hau da, Kronikalari izan nahi duenak, orain dauka aukera. 25 euroren truke, proiektuak aurrera egin dezan lagunduko du, baita hura hobetzen ere. Gai­nera, hainbat abantaila izango ditu. Hortaz, zeren zain zaude? Egin zaitez Kronikalari!

Astean bost egunetik, egunerokoa izatera
Sorrerako urte haietan, astean bost egu­netan ar­gi­ta­ratzen zen Kro­nika, A3 formatuan. Be­­ha­rrak hala eskatuta eman ziren hu­rrengo pausuak: egu­ne­roko iza­­tea, lehendabizi; eta aste­bu­ruetan orri gehiago iza­tea, on­doren. Hala, Kronika eus­kera hu­tsean egunero ar­gitaratzen den egunkaria izaten ari da urte luzez.

Bailarara, salto
2014ko martxoaren 1ean, bai­larara salto egin zuen Kro­nikak. Ordutik, Urumeako Kro­nikak edizio ba­teratua argitaratzen du la­runbatetan, Her­nani, Ere­ñotzu, Ast­i­ga­rraga, Arano eta Goizueta he­rriak biltzen di­tuena. Astigarragak ere, Kronika propioa du data horretatik: asteazkenetan argitaratzen da, A3 formatuan.

Herritarrak, ardatz
Herritarrek egiten du­te posible, hori baita egu­n­ka­riaren ardatza: infor­mazioa herrita­rrekin lantzea,  jaso eta ematea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!