Udaleko ordezkariak ohiko plenoan bilduko dira gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, udaletxeko pleno aretoan. Lau puntu ditu plenoak. Azken hiru plenoeteako aktak onartuko dituzte, 2018ko ekaina eta uztailean emandako dekretuen (846-1186 zk dunak) berri emango da, Udalak araututako aparkaleku zerbitzuaren ordenantza aldatzeko gaia egongo da mahai gainean eta Orain Hernanik palestinar herriaren eskubideen aldeko adierazpen instituzional bat egoteko mozioa aurkeztuko du.