Iritsi dira astigartarrak zain zeuden festa preziatuak, Santioak hemen daude eta gaur hasi eta iganderarte bost egun gozamenerako biziko dituzte.
Lehenengo eguna gogo bereziekin hartzen da eta bereziki ume eta gazteentzat izaten da 24a egun haundia. 12:00etan Txupinazo txikiak emango dio hasiera eta feri eta barraken irekiera ere ordu berean da. Gaztelekuko gazteek bazkaria dute ikastolako atarian eta arratsaldean, 16:00etan, alkoholik gabeko koktel tailerra eta mahai jolasak egongo dira.
Txomiñenen haurrentzako musika, antzerkia eta zirkoa daude eta Txokolatada ondoren.
Pregoiarekin haundientzako festen hasiera
Pregoia Euskaraldiako Hamaikakoak irakurriko du 19:00etan, Suziria bota aurretik eta horrek emango die hasiera haundientzako festei. Ordu erdi beranduago Gazte Asanbladaren txosna irekiko da eta eguneko ekitaldi potoloa gauean da. 11:00etan Vendettak kontzertua eskainiko du Joseba Barandiaran plazan. DJ Txankleta txosnetan ariko da.
UZTAILAK 24, asteartea
12:00, Txupinazo txikia botako da, Foru Plazan, Xaguxarren eskutik.
12:00, Feria eta barraken irekiera ofiziala. Zabalik 29ra arte, eta txartelak merkeago, uztailaren 27an eta 29an.
14:00, Bazkariak: haur bazkaria ikastolako atarian; eta paella jatea Joseba Barandiaran plazan, Gaztelekuko gazteentzat.
16:00, Alkoholik gabeko koktel tailerra eta mahai jolasak (Jungle Speed eta Ligreto), Joseba Barandiaran plazan. 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat.
17:00, Fantasia eta panpinak, haurrentzako musika, antzerkia eta zirkoa, Txomiñenen.
18:00, Txokolatada, Foru Plazan.
19:00, Txalapartariak, pregoia eta jaien hasierako txupinazoa, udaletxeko balkoitik. Euskaraldian parte hartuko duen Astigarragako Hamaikakoak, arlo ezberdinetako hamaika herritarrek alegia, pregoia irakurri eta su emango diote jaien hasierako suziriari.
Ondoren, Astigarragako Erraldoi eta Buruhandiak, Txirrisklako txistulariekin kalejiran.
19:30, Gazte Asanbladaren txosnaren irekiera.
23:00-00:30, Vendetta taldearen kontzertua, Joseba Barandiaran plazan. 2010eko Santiotan izan ziren, eta taldearen agurreko biran joko dute berriro.
00:30-03:30, DJ Txankleta, Gazte Asanbladaren txosnan.