Festa eta lehia, auzotik ermitara

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 18a, 02:00

Txistularik eta kanpaiak izan ziren protagonista Ara­non larunbatean, San Roke egunez. Guztira 18 txistulari elkartu ziren, eta bazkaritan, Antonio Ezeiza Urruzmendi kanpai-jolea omendu zuten. Astiga­rragako Santiomendiko ermitan, berriz, dantzariek jarri zuten giroa, meza ondorenean.

Aurretik, Amabirjin egunean auzoko festa izan zen Santiomendin. Tortilla lehiaketan Begoña izan zen txapelduna, eta idi proban, Olaizola eta Areizaga, 62 plazarekin; Matxin eta Lasak 28 eta lau metro egin zituzten. Tokan, berriz, Irati eta Antonio izan ziren garaile, eta baserriko sagardo onena, Fraile baserrikoa aukeratu zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!