Azken estropadari begira, «baikor» gorantz

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 20a, 02:00

Bederatzi egunetan bost estropada eginda, «irakurktea baikorra» egiten du Herna­niko Arraun Elkarteak, «go­ranzko bide horretan».
Larunbatean Donostian laugarren egin ondoren, atzo Bilbon seigarren egin zuten neskek, berriro, eta sailkapen orokorrean postu horri eusten diote. 

Etxean, etxekoak
Atzo berriro ere, etxekoak izan ziren txapeldunak, larunbatean Donostian gertatu bezala. Beraz, Deusto izan zen azkarrena 10:56:34ko denborarekin. Atzetik sailkatu ziren, oso parekatuta, Hibaika (+1.28) eta Tolosaldea (+1.36). Eta ondoren, Donostiarra (+7), Kaiku (+12), Hernani (+22), Lea Artibai (+35), Colindres (+46) eta Lapurdi (+52).
ETE Liga bukatzeko, larunbatean Cantabrian izango dira neskak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!