Aurredenboraldia hasita, aurreneko lagunartekoak

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 3a, 02:00

CD Hernaniko futbol talde batzuk hasi dira lanean, eta aurreneko lagunarteko partiduak bihar bertan jokatuko dituzte, Zubipen. Aurrenekoa Nazional mailako Ohorezko Jubenilen partidua izango da: 10:00etan ariko dira, Eibarren kontra. Astebe izan du taldeak, prestaketa lanetarako. Ohorezko Erre­gional Mailakoak, berriz, asteazkenean hasi zen entrenatzen, eta bihar jokatuko du lagunartekoa, baita ere. Lagun Onak izango dute aurkari, eguerdiko 12:00etan Zubipen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!