Herria, harrobia berreskuratzen

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 25a, 02:00

HERNANIKO Udalak eta RB3 enpresak Santa Barbarako ha­rrobia berreskuratzeko parte hartze prozesua aurkeztu zu­ten astelehenean. Prozesua irailean eta urrian izango da eta, guztira, lau tailer egingo dira. Lehenengoa, egoeraren eta mugen berri izateko; bigarrena, erabilera posibleak proposatu eta bideragarriak diren hausnartzeko; eta beste bi tailerrak erabakitzeko izango dira. Azaroan behin betiko txostena egingo da eta erabakiak gauzatzeko behar diren pausoak emango dira.
Santa Barbarako harro­biaren betetze lanak amai­tuta, aisialdirako gune bila­katu nahi dute harrobia, eta pro­zesu ho­nen bitartez, nahi dute herritarrek erabaki de­za­ten, nolakoa izan behar den, eta zein jarduera egingo diren bertan. Luis Intxauspe alka­teak eta  RB3 enpre­sako ordez­kariek zehaz­tu zuten, nola egingo den partehartze prozesu hori.
Alkateak gogorarazi zuen 2010ean Campezo S.A. enpresarekin sinatu zela hi­tzar­men bat harro­bia bete­tze lanak burutzeko eta, zortzi urte igarota, aisialdi parke bat egiteko kon­promisoa hartzen zuen. «Ez da osorik bete, %25a bakarrik bete da eta kontratua amaitu da. Horrek esan nahi du ez dela gehiago beteko eta espazio horrekin zer egin dezakegun erabaki eta pen­tsatu behar da. Eraikinik ezin da egin. Bisi­tekin, taile­rre­kin... azken fi­nean definitu behar da pro­zesuan zer egin eta zer erabilpen emango diogun ha­rro­biari» eta meto­dologia aurkeztuko da.
Ondoren hitza RB3 en­presako ordezkariek hartu zu­ten. Harrobiaren historia gai­netik azaldu eta gero me­todologia azaldu eta aipa­turiko epeak jarri zituzten jarri zituzten.
Lehenengo bileran 15 herritar inguruk hartu zuten parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!