Enaitz Goñik gazteen mailan irabazi du

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 24a, 02:00

Garaipena lortu zuen Enaitz Goñik Getaria Zarautz itsas zeharkaldian gazteen mailan. 800 metro egin behar zituzten 2004 eta 2007 urte bitartean jaiotako gazteek eta Goñik 12:08ko denborarekin iritsi zen lehenengo helmugara 30 segundoko aldearekin. Xabier Huitzi 11garren iritsi zen.

Ondoren nagusien txanda etorri zen. Inoiz baino parte hartzaile gehiago zeuden, ia 2.500 guztira, eta horietatik 40 hernaniarrak. Luis Goñik ez zuen asmatu irteeran eta ga­rai­peneko borrokatik kan­pora geratu zen. Helmu­gan 8garren izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!