Ergobiako zubiari buruzko lanak, bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 13a, 02:00

Bi lehiaketa jarri ditu martxan Udalak, Azstigazte programaren barruan, eta hain zuzen, Ergobiako zubiari buruzko idatzizko lana eta irudia aurkezteko epea bihar bukatuko da. Maitasuna eta laguntasuna gai hartuta egindako lanak, berriz, abenduaren 13ra arte aurkeztu daitezke. Bi mailatan hartu daiteke parte: 12-14 urte artekoenean, eta 14-18 urte artekoenean. Bakarka edo taldeka egin daitezke lanak, eta udaletxean aurkeztu behar dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!