«Ez gara konturatzen denda txikiak galtzeak zer kalte daukan gizartean»

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 22a, 02:00

Hernaniko Merkatari eta Ostalarien Elkarteko, hau da, Berriak elkarteko kidea da, Maider Alkorta. Andre Kalean dauka, umeentzako arropa saltzen duen Hiru denda.
Lehengo urtean plastiko beltzen kanpainarekin «gaiaren inguruan hitz egitea lortu» zela dio. «Jendeari ez zaio gustatzen dena beltza ikustea». Baina beste gauza bat da, bere ustez, «gero, konturatzea gure esku dagoela...».

«Merkea den horretan bakarrik pentsatzen dugu»
Hernanik Donostia gertu izatea, eta aldi berean merkatal gune haundiak inguruan izatea, «onerako eta txarrerako» dela uste du Alkortak. «Marka haundi horiek tiburoiak dira guretzako, baina autokritika ere egin behar dugu; denok daukagu zer ikasi».
Alkortaren ustez, hain zuzen, horiek gertu edukitzeak ematen du aukera ikusteko «zer egiten den. Ez guk ere berdina egiteko, baina bai aldaketak zein diren ikusteko. Haiek markatzen dute moda. Den­da­ri­ok ere mugitu beharra daukagu». Baina, aldi berean, «min egiten» dutela nabarmentzen du. «Ez gara konturatzen denda txikiak galtzeak zer kalte daukan gizartean. Korrika eta estresak jota bizi gara. Bizilagunarekin ere ez dugu hitz egiten. Kotxean joaten gara lanera eta kotxean egiten ditugu erosketak. Etxera joan, eta interneten sartzen ga­ra. Denda txikiak galduta, herria bukatzen da».
Baina hori jakinda ere, Al­kor­taren esanetan «ez gara kon­turatzen gure atzetik zer da­torren. Epe ertainean ez ba­di­ra gauzak aldatzen, honek guz­tiak eragina izango du. Bai­na, hala ere, merkea den ho­rre­tan bakarrik pentsatzen du­gu. Atzetik datozenek ikusiko dute».

Gertutasuna, kalitatea, konfiantza, aholkua
«Tiburoi» haundi horien «prezio merkeen atzean zer dagoen» pentsatu behar genukeela uste du Alkortak. «Horretan ezin dugu lehiatu».
Baina bai beste hainbat arlotan. «Jendea nola tratatzen dugun, gertutasuna, kalitate onena eta horren prezio ona, ematen dugun goxotasuna eta aholkuak... Horretaz ez gara konturatzen, galdu arte. Gero, larunbat arratsaldetan dendak itxita daudela-eta, tristura sumatzen omen da. Baina ez da inor ibiltzen!». Horrek guztiak erakusten du, Alkortaren ustez, «gure komertzioei fidelak izatea» merezi duela.

«Marka haundi horiek tiburoiak dira guretzako, baina autokritika ere egin behar dugu; denok daukagu zer ikasi»
 

Dena den, guztia ez dago dendari eta erosleen esku bakarrik. «Udaletxeak ere badu zeregina. Ezin du herria hil­tzen utzi. Orain konturatu dira». 

Plastiko beltzekin kon­tzien­tzia sortzen saiatu ziren iaz, eta atzo, kontrakoa; dendek ematen duten bizia nabarmendu nahi izan zuten. «De­nok egin behar du­gu zerbait. Gizarte arazoa da». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!