Orona Fundazioak eta Albaola Itsas Kultur Faktoriak kontzertu solidarioa antolatu dute Salvamento Marítimo Humanitario (SMH) GKEari laguntzeko. Igandean izango da, Tenpora taldearekin, 19:00etan Albaolan. Eserlekuak erreserbatu daitezke, borondatezko donazio bat eginez, interneten: www.lankor.eus/ tenpora_concierto_solidario. Kontzertura joan gabe ere, laguntza eman daiteke.