Bukatutzat eman ditu Hernaniko Udalak, Santa Barbarako harrobiaren betelanak. Eta orain, aisialdi gune bihurtu nahi du. Horretarako, prozesu partehartzailea jarriko du martxan, herritarrek erabaki dezaten nolakoa izango den eta zein jarduera izango dituen gune horrek. Partehartze prozesuaren nondik norakoak azaltzeko, aurkezpen irekia egingo dute bihar, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.