Bihar bukatuko da izena emateko epea, kiroldegiko abuztuko igeriketa ikastaroetan. Abuztuaren 1etik 31ra izango dira ikastaroak, adinaren arabera multzokatuta, astegunetan goizero (3 eta 4 urtekoetan izan ezik). Kiroldegiko bulegoetan apuntatu behar da, eta plaza kopurua baino jende gehiago apuntatuz gero, ostegunean egingo dute zozketa, eguerdiko 12:00etan.