Larunbatean eman zioten bukaera, aurtengo Udaparkean egitasmoari. Eta eguraldiak atseden pixka bat eman bazuen ere, Atsegindegira mugitu zuten ikuskizuna, berriro. Herritar asko hurbildu ziren bertara, eta erakustaldi politaz gozatu zuten, La Trócola Circ konpainiako kideen salto eta akrobaziekin. Baina zirkoa bakarrik ez, musika ere ekarri zuten Kataluniatik; ateak joz egindako musika berezia, hori bai.