Udarako ekintza ezberdinak antolatuko ditu GazteBizilagunak taldeak, astero ekintza bana; eta gaur bertan izango da aurrenekoa. Arratsaldeko 17:00etan jarri dute zita, Atsegindegiko G1 autobusaren geltokiaren ondoan, eta kirolaz gozatzeko aukera izango dute, animatzen direnek.
Herritar guztiei luzatu diete deia, bertaratzeko.