Semifinaletara iritsi da Buruntzaldea Torneoa, eta hiru bikote hernaniar izango dira bertan, Urkizuk eta Labakak Beloki eta Aizpitarte tolosarrei irabazi ondoren (18-12), sailkatze faseko azkeneko partiduan. Hori horrela, Urkizu eta Labaka ariko dira nagusien mailako semifinaletan, Jara eta Lasa kadeteetan, eta Arizmendi eta Insausti jubeniletan.
Eta jokatzen aurrenekoak, nagusiak izango dira, gaur bertan, Oiarpeko Pagola eta Ugalderen kontra. 18:00etan hasiko den jaialdian, bigarren partidua izango da beraiena, kiroldegiko frontoian. Aurretik, kadete mailakoa: Mundarroko Lizeaga anaiak, eta Gure Txeruko Eizagirre eta Beristain.
Beste lau semifinalak, asteazkenean jokatuko dira, arratsaldeko 17:00etan hasita: Jara eta Lasa, Pagazpeko Oiartzabal eta Albeniz IIren kontra; Oiarpeko Salaberria eta Azpiroz jubenilak, Zestoako Oteiza eta Salegiren kontra; Arizmendi eta Insausti, Pagazpeko Albeniz eta Iruretagoienaren kontra; eta azkenik, nagusietan, Gaztelekuko Etxezarreta eta Usandizaga, Epleko Chiapuso eta Aranbururen kontra.