«Nikaraguak biziko duen garaipen berria ospatzeko», ekitaldi politikoa Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 22a, 02:00

Nikaraguak egun hauetan bizi duen egoeraren harira, eki­tal­di politikoa antolatu du gaur, eguerdiko 12:30etan Tilosetan, Nikaraguaren Aldeko Euskal Eki­menak: «Herri Iraultza San­di­nis­taren garaipenaren 39ga­rren urteurrena ospatzen dugun ho­­netan, Tilosetara gertura­tze­­ko deia luzatzen dizuegu. Nika­ra­guar herriak, Fronte San­di­nis­­taren gida­ritza­pean, inpe­ria­­lis­­­moaren hatzaparretatik ihes egitea lortu du; eta horregatik, Tilosetan, Sandinoren euskal seme-ala­bek aurrez ospatuko dugu, festa giro iraultzailean, Nikaraguak biziko duen garai­pen berria», adierazi dute.
Bertan, omenaldia egingo diete, Fronte Sandinistarekin batera borrokatu zutenei, eta aurreratu dute, bakearen alde lan egiten jarraituko dutela: «gora Nikaragua Sandinista! Atzo, gaur eta beti!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!