Urkizu eta Labaka gaur, kiroldegikoan

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 21a, 02:00

Gaur bukatuko da, Hernaniko kiroldegiko frontoian, Buruntzaldea Torneoaren sailkatze fasea. Azkeneko bi partiduak jokatuko dituzte, 16:30etan hasita. Aurrenekoan, Urkizu eta Labaka hernaniarrak ariko dira, Tolosako Beloki eta Aizpitarteren kontra. Eta bigarrenean, Intzako Urkia eta Elola, Epleko Chiapuso eta Aranbururen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!