Mont de Marsaneko espetxetik abiatu zen atzo, presoen aldeko bizikleta martxa. Baionara iritsi zen aurreneko etapa, eta Donostiarako bidea osatuko du gaur, bigarrenak. Eta Hernanitik pasako ez bada ere, bihar martxarekin bat egiteko deia egin du Hernaniko Sarek, Donostiatik Altsasurako bidean: Lasarte-Orian jarri dute zita, goizeko 09:30etan, Atsobakar zaharren egoitzaren autobus geltokian.