Beste bi zita izango ditu Hernaniko Maialen traineruak, asteburu honetan. ETE ligako bi estropadatan ariko da; hirugarren eta laugarren jardunaldia, hain justu.
Gaurkoan, Orion ariko da Maialen, goizeko 11:30etan hasita, Orioko Kanpina banderaren lehian. Bederatzi traineruk hartuko dute parte, eta bigarren txandan ariko dira hernaniarrak, Kaiku eta Lea Artibairekin batera.
Bihar, berriz, Pasai San Pedron izango dute, erlojupeko lehia, 15:30etan. Errenteriako Hiria bandera, jokoan.