Ekitaldi politikoa antolatu du bihar, Tilosetan, Nikaraguaren Aldeko Euskal Ekimenak: «Herri Iraultza Sandinistaren garaipenaren 39garren urteurrena ospatzen dugun honetan, Tilosetara gerturatzeko deia luzatu nahi dugu», azaldu dute.
Eta gaineratu dute: «egun hauetan, Nikaraguako herriak, Fronte Sandinistaren gidaritzapean, inperialismoaren hatzaparretatik ihes egitea lortu du! Eta Tilosetan elkartuta, Sandinoren euskal seme-alabok, festa giro iraultzailean ospatuko dugu, aurrez, Nikaraguak biziko duen garaipen berria!».
Horregatik, «omenaldi onena» egin nahi diete, «internazionalismoaren eskutik FSLNarekin batera borrokatu zuten burkideei. Bakearen alde lanean jarraituko dugu. Gora Nikaragua Sandinista, atzo, gaur eta beti!», aldarrikatu dute.