Lau bikote sendo, txapelen lehian bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 21a, 02:00

Ez du hutsik egin, beste behin, Aranoko Pala Txapelketak ere, Santio jaien ata­rian. Baina aurtengoan, txapelketa azka­rra izan da, eta joan den asteburuan jokatu zituzten partidu guztiak... Azke­neko biak izan ezik: bi final haundiak. Bihar goizean bertan izango dira horiek, 11:00etan hasita: nesketan, Tejedor ahiz­pak, eta Maitane eta Nagore aranoarrak ariko dira aurrez aurre, txapelaren bila; eta mutiletan, Ruizek eta Manterolak jo­katuko dute, Gelbentzu eta Olasagas­ti­ren kontra. Lau bikote sendo, baina biren­tzat bakarrik daude txapelak!

Joan den larunbatean jokatu zituzten ligaxka eta semifinalak, neskek. Guztira sei bikote aritu ziren lehian: goizean sailkatze faseko bina partidu, eta bazka­ria ere giro ederrean egin ondoren, arratsal­dean semifinalak: 22-13 irabazi zieten Maitanek eta Nagorek, Eider eta Emereni; eta 22-21 Idoia eta Iratxe Tejedorrek, Ekhiñe eta Garaziri.

Mutilek, berriz, igandean zeukaten zita. 11 bikote aritu ziren, hiru fasetan: ligaxka aurrena, final laurdenak gero, eta semifinalak azkenik. Nesketan bezala, estua izan zen semifinaletako bat, Gel­ben­tzuk eta Olasagastik irabazi zietena, Lujanbio eta Murgiondori, tanto baka­rreko aldearekin (16-15). Baina erosoago lortu zuten finalerako pasea, Ruizek eta Manterolak, Kerejeta eta Legarretari irabazita (16-6). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!