Berdintasuna sustatzeko diru laguntzen deialdia ireki da

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 21a, 02:00

AStigarragako Udalak jakinarazten du aurtengo berdintasun arloan, dirulaguntzak eskatzeko epea ireki dela hurrengo  abuztuaren 19ra ar­te.  Deialdi honen xedea da per­tsona fisiko eta dirua irabazteko asmorik gabeko pertsona juridiko, elkarte edota erakundeei Berdin­tasun-ar­loan eman beha­rreko lagun­tzen programa arautzea, hain zuzen, Asti­garragako herrian ema­kumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko helburu eta xedearekin lotutako programa, proiektu eta jarduerak aurrera eramateko. Izan ere, Batzorde honen helburua berdintasun hori lortzea da.
Deialdi honetan zehazten diren dirulaguntzak Berdin­tasun Batzordearen aurrekontuko diru-ataletatik emango dira, 4.000 euro.
Aurrekontuaren kopurua iritsiko ez balitz dirulaguntza jasotzeko eskubidea duten eskabide guztiak betetzeko, dagoen diru aurtean egon diren eskari guztien artean banatuko da proportzionalki, partida agortu arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!