‘La Manada’ko erabakiaren aurkako mozioa onartu da

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 21a, 02:00

sANTIOAK hasi aurretik irailera arteko azken Plenoa egin zen asteazkenean Astigarragako udalean. Puntu denak onartu ziren, hori bai, batzuk aho batez eta beste batzuk Udal Gober­nuko boto eta PSE-EEko zinego­tziaren aldeko botoarekin.
‘La Manada’ko kasuaren inguruan EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen eta solidaritate guztia erakutsi zioten biktimari eta Iruñeko Auzitegiaren erabakia gaitzetsi zen aho batez
Ia puntu gehienak azkar joan ziren. Aho batez onartu zen Udalaren ondasun eta eskubideen  inbentarioko hiri-lurzati­en epigrafea. Aholkularitza eta defentsa juridikoaren zerbitzua kontratatzearen aldeko zazpi boto eta abstentzioaren aldeko sei botorekin. EH Bilduk bi urtekoa izatea eskatu zuen eta ez laukoa. Horregatik joan zen abstentziora bere botoa.
Emaitza berdina izan zuen seigarren puntuak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udalaren arteko lankidetza-hitzarmena etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko onartu zen. Zori­one Etxe­zarragak esan zuen hobekuntza nabaria ekarriko duela eta Andoni Gartziak ordea «hitzarmenak gehigarririk ez duela ekarriko eta mozketa suposatuko du Udalentzako be­re gain hartu beharko dituelako finantzazio gehiago».
Zazpigarren eta zortzigarren puntuek ekarri zuten eztabaida gehien. Ergobia ibilbidean, lursailetan etxebizitzak eraikitzeko EOTB uneko aldaketa, hasierako honespena, aurrera atera zen zazpi aldeko eta sei aurkako botoekin. EH Bilduk argudiatu zuen Udaleko arkitektoaren txostena aurkakoa dela eta alkateak esan zuen hasierako honespena dela eta ebazpenak egin daitezkeela.
Astigarragako ostalaritza eta jatetxeak lurzoruak erabiltzeko ordenantza erregulatzailearekin jarraitu zuen eztabaidak. Azpi aldeko bozka izan zituen ha­sierako onespen honetan «bizi­lagun eta hostalarien harteko bizikidetza bultzatu nahi du». EH Bilduk aurkako botoa eman zuen. «Ordenantza berri­arekin taberna batzuk terrazarik gabe geratuko dira». Gal­dera, eskari eta informazio atalean Andoni Gartzia Bilduko bozeramaileak galdera desberdinak egin zituen eta oraindik informaziorik ez dutela eran­tzun zuen ia kasu guztietan Udal Gobernuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!