Ziaboga traba, estropada onean

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 23a, 02:00

Onenetatik gertu, oso gertu ari­tzeko moduko estropada egin zuen atzo, Pasai San Pe­droko uretan, Hernaniko Ma­ia­­len traineruak. Baina azkenean, aurrekoetan baino pos­tu kaxkarragoarekin bueltatu zen, zazpigarren bukatuta. Izan ere, ziaboga istriborretik hartu zu­ten, eta zuzentzen, denbora asko galdu zuten hernaniarrek.
Galera horrekin, segundu erdiko aldea atera zien Lea Artibaik, eta sei segundukoa Kaikuk. Trabatu ezean, ez zi­tuzten aparte izango, estropadako lau onenak. Tolosaldea, atzoko irabazlea, 35 segundu azkarrago aritu zen soilik.
«Oso sentsazio onak izan ditugu, baina ziabogan denbora asko galdu dugu. Izango dira hobeak, noski!», zioten hernaniarrek, estropada bukatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!