«eh bilduk berriz ere gai sentikorra erabili du Udal taldearen aurka aritzeko. Azkenaurreko plenoan Udal Gobernuari aurpegiratu zion ez zitzaiela abisatu zein egunetan eta ordutan egingo zen LGTBi kolektiboaren aldeko margoketa Foru Plazan. Eguraldia medio 2017an ezin izan zen egin eta aurtengorako atzeratu zen» dio Udal Gobernuak oharrean.
Udal taldeak «ekitaldiaren egun berean bidali zion oposizioari, email bidez, margoketan parte hartzeko gonbidapena. EH Bilduko bozeramaileak emaila erantzun zuen aurreikuspen faltaz kexatuz. Hala ere, eta informazioa ezagututa, margoketan parte ez hartzea erabaki zuen, seguruaski gero Udal taldea erasotzeko asmoz».
Udal Gobernuaren prentsa oharrak dio «aurreko legealdian gobernuan zegoenean egiten ez zuen bezala, oposizioak beti ezagutzen ditu lehen eskutik ekitaldi munizipalak. Eta gonbidatu egiten zaie bertan parte hartzera, udaletik kanpo eta barne egiten diren ekitaldietara».
Alderdi jeltzaleak dio oposizioarekin lankidetzarako prest egon dela. «Horregatik, arduragabea iruditzen zaio alkatetzari, salbuspen bat, egunean bertan bidaltzea informazioa, Udal Gobernuaren aurka erasotzeko erabiltzea, gehiago gai sentikorra denean eta elkartasun osoa dagoenean LGTBi kolektiboarekiko».