CLUB Donosti Berriko boskoteak Gipuzkoako txapela irabazi zuen pasa den asteburuan, juniorretan, erlojuz kontra. Hirugarren urtez jarraian lortu dute garaipena eta boskotean dago Telmo Semperena astigartarra. Bigarren sailkatu zen Ampo taldea 51 segundora eta 3garren Atracciones Sanz, minutu eta 15 segundora. Azken bi talde hauetan ez dago astigartarrik
Legorretan jokatu zen lasterketa eta juniorrekin batera kadeteak ere jokoan zuten Gipuzkoako txapela. Bertan, garaileak Ulma taldekoak izan ziren eta bigarren postuan iritsi ziren Bazpi taldekoak. Jaime Romero astigartarra talde honetan dabil eta 30 segundora iritsi ziren. Hirugarren postuan beste astigartar baten taldea sailkatu zen. Enekoitz Azparrenek Caja Rural Ikolan taldean irten zen podiumera igoz hirugarren postuan.
Juniorrek, asteburuan, Torneo Euskal Herria zuten Ayegin. Aurreko eguneko esfortzua nabaritu zuen Telmo Semperenak nahiz eta eguneko ihesaldian sartu. Azkenean pelotoiak harrapatu zuen.
Emaitza on hauek orain bi asteburukoei gehitu behar zaizkie. Enekoiz Azparrenek bosgarren amaitu zuen Gasteizen San Fermín egunez eta Jaime Romerok zortzigarren hurrengo egunean. Telmo Semperenak 35garren amaitu zuen Mendaron.
23 urtez azpikoetan Urko Semperena Leintz Gatzagan aritu zen eta helmugan 75garren sailkatu zen. Astebete leheneago Antzuolan zuten lasterketa eta Urkok pelotoian amaitu zuen lasterketa talde batean ihes eginda ibili eta gero.
Gaur eta bihar ere lasterketak egongo dira. Kadeteek Ordiziko Txapel Gorri saria dute eta juniorrek Mendi Kriteriuma bi etapetan; gaur Arantzazura igoera eta igandean urretxu Saria Santa Barbara gainean amaituko delarik lasterketa eta Kriteriuma.