Kirola protagonista, gaur eta bihar, jaiak berotzen hasteko

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 21a, 02:00

Datorren asteartean hasiko dira Santio jaiak, Astigarra­gan, lehendabizi Xagu­xa­rren txupinazoarekin eguerdiko 12:00­etan; eta ondoren na­­gusia 19:00etan, Euskaral­di­an parte hartuko duen Asti­garra­ga­ko Hamaikakoak bo­ta­ko du­e­na. Hortik, uztailaren 28ra luzatuko dira festak.
Baina hori baino lehen, be­rotzeko zenbait ekintza izango dira asteburu honetan. Kirola izango da protagonista nagusia saskibaloia, korrika eta herri krosarekin.
Bi zita daude gaur. Goizeko 10:00etan hasita, 3x3 saskibaloi txapelketa antolatu du Mundarrok, kiroldegian. Iker Ruizen Oroimenezko 18garren edizioa izango da aurtengoa. Aldez aurretik apuntatu ez diren taldeak ez dira onartuko. Goizean zehar lehen partidak jokatuko dira eta eguerdiko atsedena eta gero, arratsaldean finalerdiak eta finalak ospatuko dira.
Eta arratsaldean ere, Astiga­rra­gako Herri Krosaren 16garren edizioa izango da, 17:30etan hasita. 7,3 kilometro izango ditu, eta 16 urtetik gorakoek hartu dezakete parte. Oraindik ere izena eman ez baduzu lasai; gaur ber­tan ere izango da auke­ra, Apeztegi plazan, 9 euroan. Hurbildu eta eman izena!

Bihar pelota partiduak jokatuko dira 10:30etan hasita. Asier Olaizola, Otxandorena eta Pascual ariko dira, besteak beste


Eta bihar, azkenik, mai­la haundiko esku pelota jaial­dia izango da, herriko pelota­ri­ekin eta profesional ohiekin: Olaizola I-Gurutzealde, Expo­si­­to-Otxan­dorenaren kontra ariko dira alde batetik; eta Olazabal-Santxez, Baran­dia­ran-Pascualen kontra ondoren. 10:30etan ha­siko da jaialdia Txomiñenen, doan. Hasteko Mundarroko gazteak jokatuko dute partidua eta ondoren etorriko dira bi partidu nagusiak.
Gaurko eta biharko jardunak ez dira izango lehendabizikoak, atzo izan zen aurrenekoa. Igel jokoa, Xaguxarrek eta Gal­tzaur elkarteak antolatu zuten goizean zehar, Norberto Almandoz plazan, eta haur eta gaztetxo banak osatutako biko­te­ak aritu ziren jokoan. Giroa ezin hobea sortu zen gazteen artean, baita bote jokoan ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!