Gizonezkoetan ere, ederki ari dira arraunlari hernaniarrak; eta aurreko igandean, bandera ekarri zuten Camargotik, Donostiarra B traineruan ari diren bost hernaniarrek: Jon Herrero, Iker Imaz, Iker Iriarte, Mikel Rosell eta Andoni Saizar.
KAE-2 ligako estropada zeukaten jokoan, eta aurrea hartu zieten, Santoña eta Camargori. Bigarren daude ligako sailkapenean, Camargoren atzetik, lau puntura.
Ederki ari dira, Donostiarraren aurreneko traineruko hiru hernaniarrak ere: Aitor Iraola, Xabat Pastor eta Jon Iruretagoiena. Aurreneko urtea dute Eusko Label ligan, eta zazpigarren postuan daude.