Txantxangorriko Patxi Barreiro nagusi, Gipuzkoakoan

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 20a, 02:00

Ederki ari dira azkenaldian, probintziako txapelketa ezber­dinetan, Txantxangorri elkarteko kideak. Eta nabarmen­tzekoa izan da, aurreko asteburuan Patxi Barreirok lortutako garaipena.
Txantxangorriko lehendakari izan zenak, txapela ekarri zuen Billabona-Amasatik, joan den igandean. Bertan, Gi­puzkoako Usakume Tirake­ta Txapelketa jokatu zen, colombaire erara. 217 partehartzaile aritu ziren lehian, eta denetan onena izan zen Barreiro. Horrela, Gipuzkoako txapeldun berria da.


Jon Ander Zapiain bigarren, Euskadiko Kopan
Horrekin batera, ekaineko bes­te emaitza baten berri ere eman nahi izan du elkarteak, orain. Ekainaren 10ean, zehaz­ki, Usakume Tiraketa izan zen Hondarribian, colombaire erara hori ere. Euskadiko Ko­pako proba izan zen, eta bertan aritu zen Txantxangorri elkarteko beste kide bat: Jon Ander Zapiain, 15 urteko bazkide gaztea.
Baita emaitza harrigarria lortu ere! 183 partehartzaileren artean, bigarren sailkatu zen Zapiain.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!