Santa Barbarako harrobiari buruz, partehartze prozesua

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 20a, 02:00

Bukatu dituzte Santa Barbara­ko harrobiaren betetze-lanak, eta orain, aisialdirako gune bilakatu nahi du Udalak. Horretarako, partehartze prozesua jarriko dute martxan, herritarrek erabaki dezaten, zer-no­lako erabilerak izango dituen. Laster jarriko dute prozesua martxan, eta horri buruzko xehetasunak azaltzeko, bilera irekia deitu dute datorren astelehenean. Udaletxeko areto nagusian izango da, arratsal­deko 19:00etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!