Elkarlanean aritzeko akordioa sinatu zuten asteazkenean, Oriamendi 2010 erremonteko enpresak, eta Donostiako Hipodromoak. Horren arabera, Galarretara eta Hipodromora, bietara joaten diren bisitariek, deskontuak izango dituzte.
Galarretara joaten denak, deskontu txartela jasoko dute, hipodromoko zaldi karrera batera joan ahal izateko, aurtengo udaran zehar. Horrekin, 4 euroan izango dute sarrera.
Aldiz, hipodromora joaten direnek, %30eko deskontu txartela jasoko dute, Galarretarako; 14 euroan izango dute sarrera.
Gainera, Galarretako kantxan Hipodromoaren biniloak jarriko dituzte; eta Oriamendi 2010eko stand bat jarriko dutela hipodromoan.
«Urrezko garai batean kointziditu zuten bi kirolek»
Oriamendiko Joxemari Barrenetxeak eta Hipodromoko Pello Urtasunek, nabarmendu zuten aurretik ere egin izan dutela akordio hori: «gure bi kirol dira, gauza asko dituztenak komunean. Urrezko garai batean kointziditu zuten bi kirol tradizional, eta Gipuzkoako kirolaren kulturaren gorakadan lagundu zutenak».
Horregatik, bi enpresetako ordezkariek adierazi zuten, akordioaren helburua «garbia» dela: «urte loriatsu horietara bueltatzea, jendeari bietaz gozatzeko aukera eskainiz». Eta nabarmendu zuten, Donostialdeako udarako garaian, «galdu ezinezko zitak» direla.