La Moletara bi eguneko irteera egiteko, azkeneko eguna gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 19a, 02:00

Villanua herrira joango dira larunbat honetan, 13:00etan Atsegin­de­gitik abiatuta, Mendi­riz Mendi elkarteko kideak. Eta bertatik, bi etapa osatuko dituzte. Larunbatean bertan, Villanuatik Canfranc Estación herrira igoko dira (9 kilometro); eta igandean, La Moleta tontorrera joango dira (12 kilometro). Bertara joan nahi duenak, gaur dauka izena emateko azkeneko eguna: elkartearen lokalean (Iturregi plaza), 20:00etatik 21:00etara. 55 euro dira bazkideentzat, eta 65 euro gainerakoentzat. 20 euro ordaindu beharko dira, momentuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!