Bi ekintzarekin abiatu zen atzo arratsaldean, 2018ko Udaparkean egitasmoa. Atsegindegin egin zuten, euriaren mehatxuagatik, Ttapa-Ttapa ibilaldi musikatua, Broken Brothers Brass Band taldearekin; eta Ganso&Cia konpainiaren Babo Royal kale antzerkia.
Eta gaurkoan, beste bi zita izango dira: Xip-Xap Lleidako taldearen Transhumancia kale antzerki ibiltaria 19:00etan, zankoekin eta txotxongilozko animaliekin; eta Kukai dantza taldearen Topa ikuskizuna, 20:00etan, Brodas Brosekin batera. Xirimiria espero da egun osoan, baina biak Ave Marian egin ahal izatea espero dute; bestela, Atsegindegin.
Paddington 2 pelikularen gaueko emanaldia, ordea, bertan behera geratu da.