Sailkatze fasearen azkenekoak, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 20a, 02:00

Bost partidu jokatu dira aste honetan, Buruntzaldea Tor­ne­o­­ko sailkatze fasearen barruan; eta gaur eta bihar jokatuko dituzte, fase horretako azke­ne­ko partiduak, Hernanin.

Gaurkoan, 18:00etan hasita, Oiarpeko Aranburu eta Elge­rres­ta ariko dira aurrena, Gure Txeruko Eizagirre eta Beristai­nen kontra, kadeteetan; eta gero, nagusietan, Oiarpeko Pa­gola eta Ugalde, Gaztelekuko Ezeiza eta Arrateren kontra.

Bihar, berriz, Urkizu eta La­baka hernaniarrak ariko dira nagusietan, 16:30etan hasita, Tolosako Beloki eta Aizpitar­te­ren kontra; eta ondoren, Intza­ko Urkia eta Elola, Epleko Chia­puso eta Aranbururen kontra.

Astelehenean, galdu egin zuten Oiartzabal eta Albeniz II kadete hernaniarrek, Mun­­da­rro­ko Lizeagatarren aurrean (5-18), baina irabazi egin zie­ten asteazkenean, Gaztele­ku­ko Arrillaga eta Uriari (18-13).

Jubenil hernaniarren arteko lehian, Arizmendi eta In­sausti nagusitu ziren, Sala­be­rria eta Zugastiren kontra (18-15).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!