Behin bukatutzat emanda Santa Barbarako harrobiaren betetze lanak, partehartze prozesua abiatuko du Hernaniko Udalak, herritarrekin. Izan ere, aisialdirako gune bilakatu nahi dute harrobia, eta prozesu honen bitartez, nahi dute herritarrek erabaki dezaten, nolakoa izan behar den, eta zein jarduera egingo diren bertan.
Partehartze prozesua nolakoa izango den azalduko dute gaur, udaletxean.
Eta partehartze prozesuaren nondik norakoak azaltzeko, gaur jarri du zita Udalak. Aurkezpen irekia egingo dute, arratsaldeko 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian.
Bertan, udal ordezkariek zehaztuko dute, nola egingo den partehartze prozesu hori. Herritar guztiei luzatu diete gonbitea, bertaratzeko.