Tortilla lehiaketarako eta ferian postua jartzeko, gonbitea

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 19a, 02:00

Egun gutxi batzuk besterik ez dira falta, Aranoko Santio ja­iak hasteko. Santio egunean hasiko dira, uztailaren 25ean, datorren asteazkenean. Baina ordurako, izenemateak eta txartel erosketak eginda be­har­ko dituzte, jaietako zenbait ekintzatan parte hartu nahi duten guztiek.
Batetik, dagoeneko salgai daude, uztailaren 28an eginen duten arkume jaterako txartelak. Aranon, Kontsejun ero­si  daitezke; Goizuetan, Amaia ka­fetegian; Hernanin, Deportivo tabernan; eta Urnietan, Kantoi tabernan. Helduen txartelak, 30 euroan daude salgai; eta haurrenak, 6 euroan. Eguer­di­ko 14:30etan eginen dute arku­me jatea, goiz osoan zehar erretzen eduki ondoren.

Feria eta tortilla lehiaketa, jaien azkeneko egunean
Eta uztailaren 29an, feria ja­rri­ko dute Aranon, herritarren jakien edo asrtisau produktuen postuekin. Postua jartzera animatu dituzte aranoarrak, eta horretarako, eskatu dute aurrez abixatzeko, festen batzordeko norbaiti, posturako tokia gordetzeko.
Feriarekin batera, ez da faltako tortilla lehiaketa ere, eta parte hartzeko deia luzatu diete, herritarrei. Eguerdiko 12:00etatik 13:00etara entregatu beharko dituzte tortillak, feria gunean bertan.

Santio egunez, esku pelota, dantzariak eta bertsolariak
Festak berotzen hasteko, Ara­noko Pala Txapelketaren finalak jokatuko dira igande ho­ne­tan, nesketan zein mutiletan, goizeko 11:00etan hasita.
Eta asteartean botako dute txupinazoa, udaletxeko balkoitik, eguerdiko 12:00etan. Hiru zita izanen ditu, jaien estreinako egunak. Txupinazoaren ondoren, 12:30etan, esku pilota izanen da, Arano eta Goizu­e­taren arteko lehiarekin: Huizi eta Lizeaga (Arano), Salaberria eta Apezetxearen (Goizueta) kon­tra. Arratsaldean, dantza emanaldia izanen da 18:30etan; eta maila haundiko bertso sa­ioa gero, 19:30etan: Julio Soto, Oihana Iguaran, Maialen Lu­jan­bio eta Aitor Mendiluze.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!