Kaxueliten garaia da uztaila, Hernaniko tabernetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 19a, 02:00

Aurten ere antolatu du Kaxue­­litaren Hamabostaldia, Her­na­­ni­ko Berriak merkatari eta osta­larien elkarteak. Joan den astelehenean jarri zuten mar­txan, eta oraindik egun asko dauzkate aurretik, herritarrek, kaxuelita ezberdinak dastatze­ko; hilaren 29ra arte izango da aukera, hain zuzen ere.
Berriak elkartearen bost ta­­bernatan prestatu dituzte kaxuelitak, eta astelehenetik ostiralera dastatu daitezke, «arrazoizko prezioetan».
Atxurren, albondiga kaxuelita daukate, 2 euroan, arra­tsaldeko 19:00e­ta­tik 21:00etara bitarte. Goiz Argin, provolone ka­xuelita das­tatu daiteke, 5 eu­roan, 18:00etatik 20:30etara. Kix­kalen, berriz, espinaka-ibe­riko gratinatua dago aukeran, 3,5 euroan, 19:00etatik 21:30e­ta­ra. Tripontzin muskuiluak das­tatzeko aukera dago, 4,8 euroan, 19:00etatik 21:00etara. Joxe Marin, brotxeta eskatu daiteke, 5 euroren tru­ke, 19:00etatik 21:00etara. Eta azkenik, Otaegi edarietxean, masaila saltsan daukate, 4 euroan, 19:30etatik 22:00etara bitarte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!