Orion eta San Pedron, beste aurrerapauso bat?

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 19a, 02:00

Koxka bat gora egin zuen Her­naniko Maialen traineruak, bere mailan, aurreko astebu­ru­an. Eta beste aurrerapauso bat eman nahi du, asteburu honetan, onenen arteko lehian sartzeko. ETE ligako beste bi estropada izango ditu horre­ta­rako, Orion eta San Pedron; ligako hirugarrena eta lauga­rrena, hain justu.
Orioko Kanpina bandera izango dute jokoan, larunba­te­an, goizeko 11:30etan hasita. Bigarren txandan ariko da Her­nani, Kaiku eta Lea Artibai­re­kin, eta biei aurrea hartzen saiatuko da. Joan den igan­de­an, Camargon, bi segundu au­r­retik izan zuen Kaiku, eta na­barmen atzetik Lea Artibai.
Igandean, berriz, Pasai San Pedron izango dute estropada, eguerdiko 13:00etan hasita.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!