Eguraldiagatik aldaketak gaur, Udaparkeanen estreinakoan

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 19a, 02:00

Hiru eguneko plana antolatu dute aurten, Ave Maria par­ke­an, Udaparkean egitasmoaren barruan, gaur hasi eta larun­ba­tera bitarte. Baina gaurko­an, estreinako egunean, alda­ke­tak izango dira, egural­dia­gatik. Izan ere, ekaitz arriskua dago 19:00etatik aurrera, eta es­pero da euri asko egitea, denbora gutxian.
Aurrena, Ttapa-Ttapa ibi­lal­di musika­tua egingo dute, Atse­gin­degitik 18:30etan abia­tuta; baina Ave Marian bukatu beharrean, Atsegindegin bertan bukatuko dute. Broken Bro­thers Brass Band izango dute lagun ibilbidean; Iru­ñe­ko mu­sika talde gaz­tea.
Ave Maria parkean egite­koak ziren, eguneko bigarren saioa ere: Babo Royal kale antzer­kia, Ganso&Cia konpai­niaren eskutik; hi­tzik gabeko ikuski­zu­na. Baina azkenean, Atse­gin­degin egingo dute, egu­ral­­dia­ren iragarpenagatik. Ilun­tzeko 20:00etan hasiko da.
Eta gaurko emanaldiei itxi­era eman behar ziena, Koban taldea­ren kontzertua, bertan behera geratu da, azkenean.
Biharko ere bada aldake­ta­rik. Xirimiria dago aurrei­ku­si­ta egun osorako, eta printzipioz, Ave Marian egiten saiatuko dira, Xip-Xap konpainiaren Trans­hu­­mancia kale antzer­kia, eta Kukai eta Brodas Bros taldeen Topa ikuskizuna. Bes­te­la, Atsegindegin izango dira. Paddin­gton 2 pelikularen ema­naldia, ordea, bertan be­he­ra.
Eta larunbatean, eguerdi­tik aurrera ona eguraldi emanda badago ere, adi egongo dira. Euria eginez gero, Atseginde­gi­ra mugituko dute La Trócola­ren zirku emandaldia, eta Bite­rira Imanol Jazz kontzertua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!