Paseo musikatua, kale antzerkia eta musika, hasteko

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 18a, 02:00

Ave Maria parkea hartuko du beste urte batez, Udaparkean egitasmoak. Bihar hasi eta la­runbatera bitarte, zortzi ekin­tza izango dira guztira.

Eta ekintza berezi batekin hasiko dute aurtengoa, bihar arratsaldeko 18:30etan. Ttapa Ttapa ibilaldi musikatua egin­go dute, Atsegindegitik abiatu eta Ave Maria parkean bukatuta. Izan ere, Broken Brothers Brass Band taldea izango dute lagun, paseoan. Herritar guztiak gonbidatu dituzte.

Ave Marian bukatuko dute ibilaldia, eta parkean bertan izango da, eguneko bigarren zita: Babo Royal kale antzerki saioa, Ganso&Cia konpainiaren eskutik. 20:00etan hasiko da, eta adin guztietako ikusleei zuzenduta dago. Euria eginez gero, Atseginde­gira mugituko dute saioa.

Eta aurreneko eguna bu­ka­­tzeko, kontzertua izango da, Koban taldearen eskutik, be­re­ziki gazteei zuzenduta.

Ostiralean, beste hiru saio
Hurrengo egunean izango du segida, Udaparkean egitasmo­ak, beste hiru zitarekin. Trans­humancia kale antzerki ibilta­ria eskainiko du aurrena, Xip-Xap konpainiak, 19:00etan; Topa dantza emanaldia gero, 20:00etan hasita, Kukai eta Brodas Bros taldeek; eta azkenik, 22:00etan, Paddington 2 pelikula jarriko dute.

Larunbatean, berriz, bi saio izango dira, bukaera emateko. Iluntzeko 20:00etan hasita, Emportats zirko emanaldia eskainiko du La Trócola Circ konpainiak. Eta 22:00etatik au­rrera, Imanol Jazz kontzertua, Ainara Ortega, Iñaki Sal­vador, Karlos Gimenez eta Petti­ren eskutik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!