Hip Hop eguna, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 10a, 02:00

Hip Hop eguna antolatu du Molotoff Irratiak larunbat honetarako. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da jardunaldia Kontrakantxa gazte­txean eta goizaldera arte iraungo du. Arratsaldean, Tarde y Malen eskutik graffitiak egingo dituzte eta Nathan vs SAX DJ saioa izango da; eta bitartean, Break Dance Txapelketa egingo dute. Gaueko 22:00etan hasita, aldiz, Oilarren Batalla izango da, eta ondoren, kontzertuak: R.P.E., El Negro eta TrikuHarri Rap taldeak, hasteko; eta bukatzeko, Uzi Cuzy DJaren saioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!