Amher elkarteak eta Gazte Bizilagunak dei egin dute, gaurkoan, Santa Barbaran egingo den San Inazio eguneko ospakizunarekin bat egiteko. Goizeko 10:00etan jarri dute ordua, Atsegindegiko esne makinaren ondoan, elkarrekin joateko: «familiarekin, lagunekin eta ezagutuko ditugun pertsonekin giroaz disfrutatzeko aukera izango dugu», azaldu dute. Kirol arropa erosoa, bazkaria eta ura eramateko gomendatu dute.