Mont de Marsanetik abiatu eta Zaballaraino, presoen aldeko bizikleta martxa ari dira osatzen, Sarek antolatuta. Ostiralean hasi zuten, eta lau etapa izango dira; hirugarrena gaur, Donostiatik Altsasura. Eta Hernanitik pasako ez bada ere, martxarekin bat egiteko deia luzatu du Hernaniko Sarek, gaurko. Horretarako, goizeko 09:30etan jarri dute zita, Lasarte-Orian, Atsobakar zaharren egoitzaren aurreko autobus geltokian. Herria zeharkatuko dute bizikletan, eta nahi duenak, aurrera ere jarraitu dezake. Zizurkilen, ekitaldia izango da 11:00etan.