Omenaldi berezia, «astigartar borrokalari eta ameslariari»

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 18a, 02:00

Joan den asteazkenean bete ziren 40 urte, poliziak tiroz hil zuela Joseba Barandiaran astigartarra, Iruñeko San Ferminetan. Eta berari eskainitako muralaren aurrean, omenaldi berezia egin zioten. Andoni Gartziak, gogora ekarri zuen «borrokalaria eta ameslaria» zela Barandiaran; lore eskaintza egin zieten bere senideei, Ahaztuak elkartekoek, eta oroigarria eman, Iruñeko peñetakoek. Aurreskua ere dantzatu zieten gero, eta hitzaldi ezberdinen artean, Agin Labururen bertsoekin eta abeslarien doinuekin borobildu zuten omenaldia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!