Bihar aurkeztuko dute, Astigarragako udaletxeko pleno aretoan, Santiomendi eta Landarbasoko paisaia eta lurraldearen plan bereziaren «hasierako dokumentua», jakinarazi dutenez: «plana, anbizio haundiko dokumentua da, lurraldea antolatu, babestu eta, aldi berean, dinamizatu nahi duena». Arratsaldeko 18:30etan izango da saioa, eta bertan, zazpi proposamen aurkeztuko dizkiete herritarrei. Ondoren, tailer bat ere egingo dute, herritarrek proposamenak baloratu, berriak proposatu edota eztabaidatu ditzaten.